Botoa emateko modalitate hau hautesle izateko baldintzak betetzen dituzten pertsona guztiek erabil dezakete, bozketa egunean, hau da, uztailaren 12an, botoa ematea dagokien herrian ez, baina Espainiar Estatu barruan egongo direla aurreikusten badute.
Epea
2020ko maiatzaren 19tik uztailaren 2ra bitartean
Prozedurari hasiera emateko ziurtagiria Hautesle Errolda Bulegoaren Probintzia Ordezkaritzan eskatu behar da. Eskaera hau, edozein Posta bulegotan egin daiteke.
Kontuan hartu behar da esandako eskaera norberak egin behar duela. Hau da, hautesleak berak joan beharko du jatorrizko NAN erakutsiz, ez baita fotokopiarik onartuko. Posta bulegoko funtzionarioak eskaria egiten duen pertsonaren nortasuna eta sinadura, eta jatorrizko NAN agirian dauden datuak zuzenak direla egiaztatuko ditu.
Behin eskari-orria beteta, Posta bulegoak hiru eguneko epean dagokion Hauteskunde errolda bulegora bidaliko ditu hartutako agiri guztiak.
Hautesleak bidali duen eskaera hartuta, Probintziako Bulegoak hauteslearen inskripzioa egiaztatuko du eta erroldan dagokion oharra jasoko du hauteskunde egunean ezinezko izan dadin botoa zuzenean ematea.
Gogoratu egin beharra dago nahiz eta prozesua bertan behera utzi, posta bidezko botoa egiteko tramitazioa hasteak berez esan nahiko duela ezinezkoa izango dela 2020ko uztailaren 12an botoa zuzenean eman.
Azkenik, Erroldako ordezkaritzak eskatutako ziurtagiria emango du.
Epea
2020ko ekainaren 22tik uztailaren 5era bitartean
Hautesle Errolda Bulegoak hauteskunde agiriak posta ziurtatuz bidaliko ditu, esandako epe barruan, hautesleak aurreko fasean errolda agiria Posta Bulegoan eskatzeko orduan eman duen helbidera.
Hautesleak inolako helbiderik eman izan ez badu, dagokion Hautesle errolda bulegoak erroldan dagoen helbidera bidaliko ditu posta bidezko botoa emateko beharrezko diren agiriak.
Hautesle Errolda Bulegoaren Probintzia Ordezkaritzak bidaltzen dituen agiriak honakoak dira:
Behin agiri guztiak hautesleak eskakizuna egiterakoan eman zuen helbidera edo, hori izan ezean, erroldan zehazten zen helbidera bidali ezkero, posta bidezko botoa emateko hirugarren atala heltzen da, hau da posta ziurtatu bidez bidalitako agiriak hartzea.
Legeak ezartzen du interesatuak hauteskunde agiriak jaso dituela egiaztatzeko ziurtagiria izenpetu behar duela eta, horretarako, bere nortasuna egiaztatu behar duela.
Postaria heltzen den momentuan interesatua posta bidezko botoa egiteko eskakizunean emandako helbidean ez badago, Posta Bulegoak ohar bat bidaliko dio interesatuari bulegora bertaratu dadin agiriak jasotzera,, kasu honetan ere bere nortasuna egiaztatu beharko du aurretik.
Epea2020ko ekainaren 22tik uztailaren 8ra bitartean
LUZAPENA:
Uztailaren 10era arte (gehienez 14:00ak arte)
Hauxe da posta bidezko boto arrunta izapidetzeko azken fasea.
Hautesleak EAJ-PNVren boto orria hartu eta gutunazalean sartuko du eta gutunazala itxiko du.
Jarraian gutunazalak hauteslearen errolda ziurtagiriarekin batera sartuko ditu botoa emateko dagokion mahaiaren helbidea duen gutunazalaren barruan.
Azkenik, hautesleak azken gutunazal hau presazko posta ziurtatuz bidaliko du 2020ko uztailaren 10a baino lehen (azken eguna); kontuan hartu behar da gutunazal honek ez duela frankeorik behar.
Gardentasuna lehentasuna da EAJ-PNVrentzat eta zure ekarpenak behar ditugu esparru honetan aurrera egiten jarraitu ahal izateko.
Hemen klikatu, hobetzeko iradokizuna egiteko: