2020ko Eusko Legebiltzarrerako
Hauteskundeak

Posta bidezko botoa

Ezagutzera eman

 

NORK ERABIL DEZAKE AUKERA HAU

 

Arreta berezia merezi dute egoiliar absente izeneko egoeran egon gabe, aldi baterako atzerriko herrialdean bizi direla hauteskunde prozesu bat gertatzen den momentu berean.

Abenduaren 7ko 1621/2007 errege dekretuak berrikuntza nabarmenak sartu ditu kasu honetan, esandako egoeran dauden pertsonen botoa emateko eskubidearen inguruan. Beraz, pertsona hauek botoa emateko eskubidea izango dute 2020ko apirilaren 5eko hauteskundeetan.

Hauteskunde deialdia egin ostean, 2020ko otsailaren 11an, orrialde honi erantsita joango den inprimakia da hautesleak bete beharko duena dagokion Hauteskunde Errolda Bulegoan botoa emateko eskubidea eskatzeko, eta honekin batera eman beharko ditu 2020ko apirilaren 5eko Hauteskundeetan botoa eman ahal izateko agiri guztiak.

Prozedura honen bidez botoa emateko aukera izango dute aldi baterako eta Hauteskunde deialdia egin ostean (2020ko otsailaren 11) Espainiar estatutik kanpo dauden eta bozketa egunean kanpoan egongo diren hautesleek. Horretarako ere, kontsulatuaren erroldan “ez egoiliar” gisa egon beharko dute.

Behin eskaria eginda, ezin izango da pertsonalki botoa eman.


 

ESKARIA

 

Epea
Otsailaren 11tik martxoaren 7ra bitartean

Eskaria aurkezteko inprimakia Karrerako Kontsulatuen bulegoetan edo Enbaxadako Kontsulatuetan har daiteke edo zuzenean jaitsi Kanpoko Gaietarako eta Lankidetza Ministerioaren web orrialdetik www.maec.es (agiria nolakoa den erakusteko, txosten honi erantsita ematen dugu antzeko bat).

Eskaria, hauteslea erroldatuta dagoen Hautesle Errolda Bulegoaren Probintzia Ordezkaritzara bidali beharko da.

Deialdia egiten denetik aurrera, hau da, otsailaren 11tik martxoaren 7ra bitartean egin daiteke eskaria.

Dena dela, eskaria albait arinen egitea gomendatzen da.

ESKARIA AURKEZTEKO TOKIA

Eskaria ondo beteta eta izenpetuta, Karrerako Kontsulatuaren bulegoan edo Enbaxadako kontsulatuan eman beharko da. Kontsulatuko funtzionarioak hautesleari eskatuko dio bere nortasuna egiazta dezan NAN edo Espainiar Pasaporte bidez eta egiaztatuko du Kontsulatuko Matrikulan dagoela “ ez egoiliar “gisa . Horrekin batera egiaztatuko du izenpea.

Karrerako Kontsulatu bulegoa edo Enbaxadako kontsulatuak eskaria jarraian bidaliko dio eskaria dagokion Hauteskunde Erroldaren Probintziako Bulegoari.


 

AGIRIAK HAUTESLEARI BIDALTZEA

 

Epea
2020ko martxoaren 10etik 16ra bitartean
(Hautagaitzak aurkaratzen badira salbu. Kasu honetan epea martxoaren 24ra arte luza daiteke)

Dagokion hautesle Errolda Bulegoaren Probintzia Ordezkaritza hauteskundeetarako agiriak bidaliko ditu 2020ko martxoaren 10etik 16ra bitartean (Hautagaitzak aurkaratzen badira salbu. Kasu honetan epea martxoaren 24ra arte luza daiteke). Bidalketa , eskarian adierazitako helbidera egingo da eta eskatzailearen izenari zuzendua.

Pertsona interesdunak pertsonalki izenpetuko du agiriak hartzen dituela egiaztatzeko agiria, baina horretarako bere nortasuna egiaztatu beharko du.


 

HAUTESLEAK BOTOA BIDALTZEKO EPEA

 

Epea
2020ko apirilaren 1a baino lehen

Agiri guztiak jasota, hautesleak hauteskunde mahaira zuzendutako gutunazalean honako agiri hauek sartuko ditu:

  • Errolda egiaztagiria.
  • Bozkatzeko gutunazala eta EAJ-PNVren boto orria.
  • Bidalketa gastuak itzultzeko inprimakia beteta.

Botoa posta ziurtatuz bidali beharko da 2020ko apirilaren 1a baino lehen.

Botoa balioduna izan dadin, gutunazalean agertu behar da dagokion Herrialdeko posta bulegoaren zigilu-marka edo inskripzio ofiziala, bidalketa epe barruan egin dela egiaztatzeko.

HOBETZEN LAGUN IEZAGUZU

Gardentasuna lehentasuna da EAJ-PNVrentzat eta zure ekarpenak behar ditugu esparru honetan aurrera egiten jarraitu ahal izateko.

Hemen klikatu, hobetzeko iradokizuna egiteko:

IRADOKIZUNA BIDALI