2024ko EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK

POSTA BIDEZKO BOTOA

EAJ-PNVk lagun diezazuke 2024ko apirilaren 21ean egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan bozkatzen.

OHAR GARRANTZITSUAK


Apirilaren 18an: Hautesleek Mahaira posta bidezko botoa bialtzeko azken eguna.
Euskadiko Hauteskunde Batzordeak epea luzatzea erabaki du apirilaren 18a arte.

KONTU BERRI GARRANTZITSUA


2023ko ekainaren 9tik aurrera baimena EXIJITZEN DA ordezko batek bozkatzeko agiriak eman ahal izan ditzan zuzenean eraman ez ditzakeen hauteslearen ordez.

Posta bidezko botoa eskatu zuen hautesleak botoa emateko agiriak emateko Posta bulegora joaterik ez duenean, baimen bat eman beharko du beste pertsona batek bere izenean dokumentazio hori eman dezan. Baimena hautesleak berak izenpetu beharko du eta haren nortasun agiriaren, pasaportearen edo nortasuna egiaztatzeko beste agiriaren fotokopia aurkeztu beharko da.

(5/2023 Agindua, ekainaren 8koa Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 73.3 artikuluaren interpretazioari buruzkoa, Posta bulegoetan posta bidezko botoaren dokumentazioa entregatzean hauteslearen identifikazio pertsonala exijitzeari dagokionez .Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, 137. zk., 2023ko ekainaren 9koa).


Bozkatzeko modalitatea aukeratu eta botoa eskatzeko eta bidaltzeko datak eta epeak esango dizkizugu.

Informazio gehiago

900 840 384

Doako telefonoa