2024ko EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEETAN
ESPAINIAN BIZI DIREN ETA ALDI BATERAKO ATZERRIAN DAUDEN HAUTESLEAK (E.R.T.A. BOTOA) PROZEDURA
Eusko Legebiltzarrerako apirilaren 21eko Hauteskundeetan posta bidezko botoa eman dezakete Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta dauden eta bozketa egingo den egunean aldi baterako atzerrian bizi diren hautesleek.
Ez dute “egoiliar absente” izaera izan beharko eta , beraz, udaletan erakusten den ERROLDAN agertu beharko dira
Aldi baterako atzerrian dauden pertsonek udaletan ikusgai dagoen ERROLDAn agertu behar dute. Egiaztatu ondoren, KONTSULATURA edo ENBAXADARA joan behar dute, MATRIKULA KONTSULARRAREN ERREGISTROAN EZ-EGOILIAR gisa alta emateko, beren nortasuna NANarekin edo pasaportearekin egiaztatuz.
ESKABIDE-ORRIA Kanpo Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioaren webgunetik jaitsi daiteke, hauteskundeetako parte-hartzearen atalean.
EPEA
IZENA EMATEA
23
martxoaren
-ra arte
Komenigarria da AZKEN EGUNERA ARTE EZ itxarotea
Dokumentazioa POSTA ZIURTATUAREN bidez jasotzen da adierazitako helbidean, eta ESKATZAILEAK BAKARRIK JASO DEZAKE, identifikatu ondoren.
Dokumentazioan, AZALPEN-ORRI batez gain, honako hauek ere jasotzen dira:
EPEA
JASOTZEA
26
martxoa
1
apirila
MAHAIAREN HELBIDEA daukan GUTUNAZALEAN ONDORENGOAK BIDALI BEHAR DIRA:
Posta bidezko botoa baliagarria izan dadin, gutunazalean agertu behar da dagokion Herrialdeko posta bulegoaren inskripzio ofiziala, aurreikusitako epe barruan bidali dela egiaztatu ahal izateko.
EPEA
GUTUNAZALA BIDALTZEA
18
apirilaren
-ra arte
Komenigarria da AZKEN EGUNERA ARTE EZ itxarotea