2024ko EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEETAN
MUGITZEKO GAIXOTASUNA EDO EZINTASUNA DUTEN PERTSONENTZAKO PROZEDURA
Eusko Legebiltzarrerako apirilaren 21eko Hauteskundeetan posta bidez bozkatu ahal dute Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta dauden eta gaixotasunagatik edo ezintasunagatik botoa pertsonalki emateko ezintasuna duten hautesleek.
Posta bidez bozkatzeko modu hau LOREG-en 72. artikuluak arautzen du.
Gaixotasun edo ezintasun kasua ematen baldin bada, Posta Bidezko Botoa eskatzea MEDIKUAREN EGIAZTAGIRI OFIZIALAREN bidez egiaztatu behar da.
Egiaztagiri hau DOAKOA da eta MEDIKU batek izenpetu behar du. EZINTASUNAREN zioa azaldu behar du.
NOTARIOA ezinduta dagoen pertsonaren ETXERA joango da zuzenean bozkatu ezin duela egiaztatzeko.
Une horretan, notarioak NOTARIO-AHALORDEA izenpetuko du gure AHALDUNAREN izenean. Horren bidez POSTA BIDEZKO BOTOA ezinduta dagoen pertsonaren izenean eskatzeko gaitasuna ematen zaio.
Jatorrizko NOTARIO-AHALORDEA eta MEDIKUAREN EGIAZTAGIRIA , NOTARIOAREN ERREGISTROAN gordeko dira.
Notarioak MEDIKUAREN EGIAZTAGIRIAREN eta NOTARIO-AHALORDEAREN kopia egingo du gure AHALDUNARENTZAT.
Notarioari gutxienez 3 BAIMENDUTAKO KOPIA eskatu behar zaizkio Posta bidezko botoa tramitatzeko prozesuan arazorik egon ez dadin.
AHALDUN BAKOITZEKO, HAUTESLE BAKARRA.
Eskaria gure AHALDUNAK egingo du. Posta bulegora joan beharko du eta bertan bere NAN agiria, PASAPORTEA edo GIDABAIMENArekin bere nortasuna egiaztatu beharko du. Bere nortasuna egiaztatuta, NOTARIOAREN AHALORDEA ETA MEDIKUAREN EGIAZTAGIRIA aurkeztu beharko ditu.
Eskabide orrian HAUTESLEAREN eta AHALDUNAREN datuak eman behar dira, eta ahaldunak agiriak jaso nahi dituen HELBIDEA adierazi beharko da.
EPEA
GUTUNAZALA BIDALTZEA
27
otsaila
11
apirila
Komenigarria da AZKEN EGUNERA ARTE EZ itxarotea
Agiriak POSTA ZIURTATUZ jasoko dira Posta Bulegoan eskaria egitean esan den helbidean, eta ESKATZAILEAK BAINO EZIN DU JASO, bere burua identifikatu ondoren.
Agiri hauen artean, prozesuari buruzko AZALPEN ORRIaz gain, ondorengoak sartzen dira:
EPEA
JASOTZEA
1
apirila
14
apirila
MAHAIAREN HELBIDEA idatzita daukan GUTUNAZALEAN bidaltzen dira:
EPEA
GUTUNAZALA BIDALTZEA
1
apirila
18
apirila
Komenigarria da AZKEN EGUNERA ARTE EZ itxarotea