2024ko EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEETAN
POSTA BIDEZKO BOTOA EMATEKO PROZEDURA
Eusko Legebiltzarrerako apirilaren 21eko Hauteskundeetan Posta bidezko botoa eman dezakete Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta dauden pertsona guztiek, bozketa egunean bozkatzea dagokien herrian egongo ez direla aurreikusten baldin badute.
Posta bidezko botoa eman dezakete, era berean, gaixotasunagatik edo nolabaiteko ezintasun fisikoagatik bozketa egunean hautestokira joaterik ez dutenek.
Eskari hau edozein POSTA BULEGOTAN egin daiteke. Eskatzaileak BERAK joan behar du posta bulegora bere NAN agiriarekin, PASAPORTEAREKIN edo GIDA-BAIMENAREKIN.
Posta bidezko botoa eskatzeak berez suposatzen du bozketa egunean ezin izango dela HAUTESTONTZIAN BOZKATU, nahiz eta azkenean botoa bidali ez.
EPEA
ESKATZEA
27
otsaila
11
apirila
Komenigarria da AZKEN EGUNERA ARTE EZ itxarotea
Agiriak POSTA ZIURTATUZ jasoko dira Posta Bulegoan eskaria egitean eman den helbidean, eta ESKATZAILEAK BAINO EZIN DU JASO.
Agiri hauen artean, prozesuari buruzko AZALPEN ORRIaz gain, ondorengoak sartzen dira:
EPEA
JASOTZEA
1
apirila
14
apirila
MAHAIAREN HELBIDEA idatzita daukan GUTUNAZALEAN bidaltzen dira:
EPEA
GUTUNAZALA BIDALTZEA
1
apirila
18
apirila
Komenigarria da AZKEN EGUNERA ARTE EZ itxarotea