Hauteskunde Orokorrak 2019

Posta bidezko botoa

Ezagutzera eman

 

NORK ERABIL DEZAKE AUKERA HAU

 

Atzerritik bozkatzeko aukera eskatzeko sistema telematiko berria atzerrian bizi diren egoiliar absenteen erroldan (CERA) inskribatuta dauden hautesleentzat

CERA erroldan (Atzerrian bizi diren espainiar egoiliar absenteen hautesle errolda) inskribatuta dauden eta hauteskunde prozesuetan parte hartu nahi duten hautesleek (Hauteskunde Autonomikoak, Hauteskunde Orokorrak eta Europar Hauteskundeak) orain arte onartu diren bitartekoen bidez ez ezik ( posta bidez edo faxez) botoa emateko aukera internet bidez ere eskatu ahalko dute Estatistika Institutu Nazionalaren Egoitza Elektronikoan (INE) https://sede.ine.gob.es/ helbidean. Horretarako, Hautesle Errolda Bulegoak hauteskunde bakoitzerako indarrean dagoen erroldan inskribatuta dagoen hautesle orori bidaltzen dion inprimakiarekin batera bidaliko dio izapide telematikoa egiteko kodea (CTT), eta eskari horretarako baino ez du balioko. Informazio gehiago jasotzeko Estatistika Institutu Nazionalean kontsulta daiteke (www.ine.es).


 

BOZKATZEKO ESKUBIDEA ETA C.E.R.A. ERROLDAKO INSKRIPZIOA EGIAZTATZEA

 

1.- Hauteskunde orokorretan, hauteskunde autonomikoetan eta europar hauteskundeetan bozkatu ahalko dute, azken kasuan Espainian bozkatzea hautatzen dutenean, CERA egoiliar absenteen hautesle erroldan Estatuko Aldizkari Ofizialean hauteskunde deialdia argitaratu den hilabetea baino bi hilabete lehenago (2019eko uztailaren 1a baino lehen). Egun horretara arte CERA erroldan inskribatuta egon ez denak hautesle erroldan erreklamazioa aurkeztu ahalko du hauteskunde deialdia egin ondoren seigarren egunetik hamahirugarren egunera arteko tartean, irailaren 30tik urriaren 7ra bitartean. Epe honetan Kontsulatuak derrigortuta daude dagozkien udalerrietan indarrean dauden hautesle erroldak erakustera.

2.- Hurrengo zortzi egunetan edonork aurkez dezake erroldaren gaineko administrazioaren aurreko erreklamazioa Hautesle Errolda Bulegoaren Probintzia Ordezkaritzan, Udaletxean edo kontsulatuan.

Hauteskunde garaian kontuan hartu ahalko dira soilik datu pertsonalen datuak zuzentzeko erreklamazioak, barruti berean helbide aldaketari buruzkoak eta errolda agirian egoteko eskubidea izan arren erreklamazio aurkezlea erroldan ez agertzeari buruzkoak. Inola ere ezin izango da modifikatu CERA erroldan eman den udalerria, hauteskunde deialdia argitaratu den egunetik aurrera. Kontuan izan behar da atzerrian bizi diren espainiarrentzat, hauteskunde bakoitzerako ezarri den erroldan ez direla kontuan hartuko deialdia egiten den data baino urte bete lehenago hauteskunde barruti batetik bestera eginiko aldaketak.

3.- Errolda Bulegoaren Probintziako Delegazioak hiru eguneko epean ematen du aurkeztutako erreklamazioen gaineko ebazpena (2019ko urriaren 8tik 10era bitartean beharrezko zuzenketak aginduz eta hauek ikusgai egon beharko dute hauteskunde deialdia egin osteko hamazazpigarren egunean (2019ko urriaren 11a).

Halaber, esandako Delegazioak erreklamazioa egin duten guztiei eta dagozkien kontsulatuei harturiko erabakiaren berri eman behar die.

GARRANTZITSUA
Kontsulatuan erroldako inskripzioa egiaztatzea oso garrantzitsua da egon daitezkeen arazoak eta hutsak zuzentzeko eta bozkatzeko eskubidea baliatu ahal izateko.


 

HAUTESLE EGOILIAR ABSENTEAK BOTOA ESKATZEA

 

Epea
2019ko Urriaren 19ra arte

Botoa eman ahal izateko, hautesleek hauteskunde agiriak eskatu beharko dizkiote ("boto erregutua") inskribatuta dauden Hautesle Errolda Bulegoaren Probintzia Ordezkaritzari, deialdia egiten denetik hamabost eguneko epean.

Hauteskunde agiriak eskatzeko inprimakia Hautesle Erroldako Bulegoak ofizioz bidaliko die 2019ko irailaren 24tik aurrera, CERA erroldan inskribatutako espainiar adin nagusiei, dagokion kontsulatuko erregistroan "egoiliar"gisa inskribatuta badaude.

Eskari-inprimaki hori kontsulatu nagusian eta telematikoki eskatu ahalko dute Kanpo Gaietarako eta Lankidetza Ministerioaren web orrialdean (www.maec.es) hauteskundeetarako deialdia Estatuko Aldizkari Ofizialean (www.boe.es) argitaratzen denetik aurrera, hau da, 2019ko irailaren 24tik aurrera.

Bozkatu nahi duten hautesleek botoa emateko eskaria posta bidez, faxez edo bide telematiko bidez bidali beharko dute indarrean dagoen erroldaren araberako udalerriari dagokion Hautesle Errolda Bulegora, eta nortasuna egiaztatzeko agiriaren fotokopiarekin, hau da NAN agiria, pasaportea, naziotasun egiaztagiria edo kontsulatu nagusiak emandako egiaztagiria.

Eskaria bide telematikoz egin nahi bada, hautesleak "CERA botoa eskatzeko prozedura" delakoan sartu beharko da INE erakundearen Egoitza Elektronikoan https://sede.ine.gob.es helbidean eta bere nortasuna egiaztatu beharko du bere NANari atxikitako egiaztagiriaren bidez. Egiaztagiri elektronikorik ez dutenek eskaria bide honetatik bidali ahalko dute lehenago esandako nortasun agiri baten kopiarekin eta Izapide Telematikorako Kodea (CTT) erabiliz.

Kode hau hauteskunde eta hautesle bakoitzeko sortzen da eta idatzita dago Hautesle Errolda Bulegoak hautesle bakoitzari hauteskunde bakoitzean helarazten dion agirian.

OSO GARRANTZITSUA
Baliozkotzat joko da eta ez da hurrengo hauteskunde prozesu baterako egin behar izango, Hauteskunde Erroldaren Bulegoak dagoeneko onartutako eskaria, atzerrian bizi diren egoiliar absenteen erroldan inskribatutako hiritar espainiarrek Gorte Nagusietarako aurreko hauteskundeetarako - 2019ko apirilaren 24ko hauteskundeak- egin dutena, baldin eta espainiar hiritar horiek hurrengo hauteskundeetan indarrean egongo den egoiliar absenteen erroldan inskribatuta jarraitzen badute.


 

HAUTESLE ERROLDA BULEGOAREN PROBINTZIA ORDEZKARITZAK HAUTESKUNDEETARAKO AGIRIAK BIDALTZEA

 

Epea
2019ko urriaren 21era arte (Hautagaitzak aurkatu direnean salbu. Halakorik balego epea urriaren 29ra arte luza daiteke)

Eskaria jasota, Hautesle Errolda Bulegoaren Probintzia Ordezkaritzek hautesleak inskripzioan eman duen helbidera bidaliko dituzte boto orriak (Kongresu eta Senaturako) eta bozketa gutunazalak ( Kongresu eta Senaturako), Egoiliar Absenteen Erroldan inskribatuta daudelako egiaztagiri berdin bi, dagokion Hauteskunde Batzordearen helbidea idatzita izango duen gutunazala eta inskribatuta dauden Karrerako Kontsulatuaren Bulegoaren edo Misio Diplomatikoaren Sekzio Kontsularraren helbidea idatzita daraman gutunazala.


 

HAUTESLEAK BOTOA DARAMAN GUTUNAZALA BIDALTZEA

 

Epea
2019ko azaroaren 5ra arte

LEHEN AUKERA: Posta bidezko botoa

Bozkatzeko eskubidea posta bidez egikaritzea erabakitzen duten hautesleek dagokion Hauteskunde Batzordera zuzendutako gutunazalean, bozketa gutunazalekin batera (Kongresu eta Senaturako) eta errolda egiaztagiriarekin batera bidali beharko dute espainiar agintzaritzako emandako pasaportearen edo Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo, halakorik ezean, egoitza herrialdeko Espainiako Kontsulatuak emaniko naziotasun agiria edo Matrikula Konsularreko Erregistroko agiria. Hori dena, azaroaren 5ra arte posta egiaztatu bidez bidali beharko da beraiek inskribatuta dauden Karrerako Kontsulatuaren Bulegora edo Misio Diplomatikoaren Sekzio Kontsularrera.

Epea
2019ko azaroaren 6tik 8ra bitartean
LUZAPENA: Azaroaren 10eko igandeko 20:00etatik aurrera

BIGARREN AUKERA: Hautestontzian bozkatzea

Botoa hautestontzian sartzeko aukera hobesten duten hautesleek azaroaren 6tik 10era bitartean egingo dute, eta botoak eskura emango dituzte inskribatuta dauden Bulego Kontsularretan edo bereziki prestatuko diren tokietan. Helburu horrekin kontsulatuetan hautestontzi bat edo batzuk prestatuko ditu eta hautestontzi horiek kontsulatuko funtzionario batek zainduko ditu.

Hautesleak bere nortasuna kontsulatuko funtzionarioaren aurrean egiaztatuko du eta horretarako erakutsiko du pasaportea, Nortasun Agiri Nazionala edo naziotasun egiaztagiria edo hautesleak egoitza duen herrialdeko Espainiako Kontsulatuak emaniko Matrikula Kontsularreko Erregistroko inskribatze egiaztagiria, eta botoa emateko orduan eman beharko du egoiliar absenteen erroldan inskribatuta dagoelako egiaztagiria. Dagokion Hauteskunde Batzordera zuzendutako gutunazala hautestontzian sartuko du kontsulatuko funtzionarioak gutunazala uzten den eguneko zigilua jarri ondoren.

Botoa hautestontzian uzteko ezarri diren egun hauetan, kontsulatuko arduradunek behar besteko neurriak ezarri beharko dituzte boto ematea bermatzera begira eta beste horrenbeste neurri aurreikusi beharko dira hautestontziak behar bezala zaintzeko eta hautestontziak eguneroko lanaldia amaitutakoan prezintatuko dira.

Botoak hautestontzian uzteko epea amaituta, kontsulatuko funtzionarioak akta bat egingo du zeinetan jasoko den zenbat errolda egiaztagiri jaso diren eta, bere kasuan, bozketa bitartean izan diren gertakariak eta botoa hautestontzian uzteko epea amaitu arte posta bidezko zenbat gutunazal jaso diren. Hurrengo egunean, hautesleek utzitako gutunazalak eta posta bidez jasotakoak, kontsulatuko funtzionarioak eginiko aktarekin batera, hauteskunde bidalketa bidez bidaliko dira Kanpo Gaietarako Ministerioak xede horrekin eratuko duen Bulegora. Azken honek gutunazal horiek premia osoz bidaliko ditu dagokien Hauteskunde Batzordeetara.

Ohar garrantzitsua:
Kasu bietan (Posta bidezko botoa eta botoa hautestontzian) boto horiek baliodun izan daitezen ezinbestekoa izango da gutunazalean Estatu horretako Posta Bulegoaren zigilu-marka edo beste inskripzio ofiziala agertzea edo, bere kasuan, Karrerako Kontsulatu Bulegoarena edo dagokion Misio Diplomatikoarena, zalantzarik gabe, prozedura bakoitza kasuan kasuko epe barruan egin dela egiaztatzeko.


 

OHARRAK

 

Atzerrian bizi diren eta CERA erroldan inskribatuta dauden egoiliarrek hauteskunde egunean Espainian egongo direla aurreikusten badute, Espainian bizi direnek bezala eskatu ahal dute hauteskunde agiriak Espainiako helbide batetara bidaltzea. Horretarako, Espainiako posta bulego batetara joan beharko dute eta bertan eskaria hartu ahalko dute Espainiar estatuko NAN agiria, pasaportea edo gidabaimena erakutsiz.

Kasu honetan hautesleak bere botoa posta ziurtatu bidez bidaliko du dagokion hauteskunde Mahaira eta 2019eko azaroaren 5a baino leheno lehen.

HOBETZEN LAGUN IEZAGUZU

Gardentasuna lehentasuna da EAJ-PNVrentzat eta zure ekarpenak behar ditugu esparru honetan aurrera egiten jarraitu ahal izateko.

Hemen klikatu, hobetzeko iradokizuna egiteko:

IRADOKIZUNA BIDALI