2024ko EUROPAKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEETAN
ESPAINIAN BIZI DIREN ETA ALDI BATERAKO ATZERRIAN DAUDEN HAUTESLEAK (E.R.T.A. BOTOA) PROZEDURA
2024ko ekainaren 9an Europako Parlamenturako egingo diren hauteskundeetan posta bidezko botoa balia dezakete Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta dauden eta bozketa egingo den egunean aldi baterako atzerrian bizi diren hautesleek.
Ez dute “egoiliar absente” izaera izan beharko eta , beraz, udaletan erakusten den ERROLDAN agertu beharko dira
Aldi baterako atzerrian dauden pertsonek udaletan ikusgai dagoen ERROLDAn agertu behar dute. Egiaztatu ondoren, KONTSULATURA edo ENBAXADARA joan behar dute, MATRIKULA KONTSULARRAREN ERREGISTROAN EZ-EGOILIAR gisa alta emateko, beren nortasuna NANarekin edo pasaportearekin egiaztatuz.
ESKABIDE-ORRIA Kanpo Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioaren webgunetik jaitsi daiteke, hauteskundeetako parte-hartzearen atalean.
EPEA
IZENA EMATEA
11
maiatzaren
-ra arte
Komenigarria da AZKEN EGUNERA ARTE EZ itxarotea
Dokumentazioa POSTA ZIURTATU bidez jasotzen da adierazitako helbidean, eta ESKATZAILEAK BAKARRIK JASO DEZAKE, bere burua identifikatu ondoren.
Dokumentazioan, AZALPEN-ORRI batez gain, honako hauek ere jasotzen dira:
EPEA
JASOTZEA
14
maiatza
20
maiatza
MAHAIAREN HELBIDEA daukan GUTUNAZALEAN ONDORENGOAK BIDALI BEHAR DIRA:
Boto horiek baliozkoak izan daitezen, ezinbestekoa izango da gutunazalean estatuko posta bulego baten zigilu bat edo beste inskripzio ofizial bat argi eta garbi agertzea, aurreikusitako epearen barruan igorri dela egiaztatzen duena.
EPEA
GUTUNAZALA BIDALTZEA
6
ekainaren
-ra arte
Komenigarria da AZKEN EGUNERA ARTE EZ itxarotea