2023ko HAUTESKUNDE OROKORRETAN
ESPAINIAN BIZI DIREN ETA ALDI BATERAKO ATZERRIAN DAUDEN HAUTESLEAK (E.R.T.A. BOTOA) PROZEDURA
2023ko uztailaren 23an Diputatuen Kongresurako eta Senaturako Hauteskundeetan posta bidezko botoa eman dezakete Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta dauden eta bozketa egingo den egunean aldi baterako atzerrian bizi diren hautesleek.
Ez dute “egoiliar absente” izaera izan beharko eta , beraz, udaletan erakusten den ERROLDAN agertu beharko dira
Aldi baterako atzerrian dauden pertsonek udaletan ikusgai dagoen ERROLDAn agertu behar dute. Egiaztatu ondoren, KONTSULATURA edo ENBAXADARA joan behar dute, MATRIKULA KONTSULARRAREN ERREGISTROAN EZ-EGOILIAR gisa alta emateko, beren nortasuna NANarekin edo pasaportearekin egiaztatuz.
ESKABIDE-ORRIA Kanpo Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioaren webgunetik jaitsi daiteke, hauteskundeetako parte-hartzearen atalean.
EPEA
IZENA EMATEA
29
ekainaren
-ra arte
Komenigarria da AZKEN EGUNERA ARTE EZ itxarotea
Dokumentazioa POSTA ZIURTATUAREN bidez jasotzen da adierazitako helbidean, eta ESKATZAILEAK BAKARRIK JASO DEZAKE, identifikatu ondoren.
Dokumentazioan, AZALPEN-ORRI batez gain, honako hauek ere jasotzen dira:
EPEA
JASOTZEA
27
ekaina
3
uztaila
MAHAIAREN HELBIDEA daukan GUTUNAZALEAN ONDORENGOAK BIDALI BEHAR DIRA:
EPEA
GUTUNAZALA BIDALTZEA
19
uztailaren
-ra arte
Komenigarria da AZKEN EGUNERA ARTE EZ itxarotea