Hauteskunde Orokorrak 2019

Posta bidezko botoa

Ezagutzera eman

 

NORK ERABIL DEZAKE AUKERA HAU

 

Botoa emateko modalitate hau hautesle izateko baldintzak betetzen dituzten pertsona guztiek erabil dezakete, bozketa egunean, hau da, azaroaren 10an, botoa ematea dagokien herrian ez, baina Espainiar Estatu barruan egongo direla aurreikusten badute.


 

ERROLDAN INSKRIBATZE ZIURTAGIRIA ESKATZEA.

 

Epea
2019ko irailaren 24tik urriaren 31ra bitartean

Prozedurari hasiera emateko Hautesle Errolda Bulegoaren Probintzia Ordezkaritzan egin behar da ziurtagiriaren eskaera, edozein Posta bulegotan egin daiteke.

Kontuan hartu behar da esandako eskaera norberak egin behar duela, hautesleak berak joan beharko du jatorrizko NAN erakutsiz,ez baita fotokopiarik onartuko. Posta bulegoko funtzionarioak eskaria egiten duen pertsonaren nortasuna eta zinadura egiaztatuko ditu.

Behin eskari orria beteta, Posta bulegoak hiru eguneko epean dagokion Hauteskunde errolda bulegora bidaliko ditu hartutako agiri guztiak.

Hautesleak bidalitako eskaera hartuta, Probintziako Bulegoak hauteslearen inskripzioa egiaztatuko du eta erroldan dagokion oharra jasoko du hauteskunde egunean ezinezko izan dadin botoa zuzenean ematea.

Gogoratu egin beharra dago nahiz eta prozesua bertan behera utzi, posta bidezko botoa egiteko tramitazioa hasteak berez esan nahiko duela ezinezkoa izango dela 2019ko azaroaren 10an botoa zuzenean ematea.

Azkenik, Erroldako ordezkaritzak eskatutako ziurtagiria emango du.


 

HAUTESKUNDE AGIRIAK HAUTESLEARI BIDALTZEA.

 

Epea
2019ko urriaren 21tik azaroaren 4ra bitartean

Hautesle Errolda Bulegoak hauteskunde agiriak posta ziurtatuz bidaliko ditu, esandako epe barruan hautesleak aurreko fasean errolda agiria eskatzeko orduan eman duen helbidera.

Hautesleak inolako helbiderik eman izan ez badu, dagokion Hautesle errolda bulegoak erroldan dagoen helbidera bidaliko ditu posta bidezko botoa emateko beharrezko diren agiriak.

Hautesle Errolda Bulegoaren Probintzia Ordezkaritzak bidaltzen dituen agiriak honakoak dira:

  • errolda ziurtagiria.
  • Kongresurako alderdi eta koalizio guztien boto orriak (zuriak) eta Senaturako boto paper bakarra (sepia) eta Kongresurako (zuriak) eta Senaturako (sepia) gutunazalak.
  • posta bidezko botoa egiteko eskatu duen hautesleari botoa emateko dagokion Mahaiaren helbidea duen gutunazala.
  • azalpen orria.

 

HAUTESKUNDE AGIRIAK JASOTZEA

 

Behin agiri guztiak hautesleak eskakizuna egiterakoan eman zuen helbidera edo,hori izan ezean, erroldan zehazten zen helbidera bidali ezkero, posta bidezko botoa emateko hirugarren atala heltzen da, hau da ziurpeko posta hartzea.

Legeak ezartzen du interesatuak hauteskunde agiriak jaso direneko ziurtagiria izenpetu behar duela eta, horretarako, bere nortasuna egiaztatu behar duela.

Postaria heltzen den momentuan interesatua posta bidezko botoa egiteko eskakizunean emandako helbidean ez badago, Posta Bulegoak ohar bat bidaliko dio interesatuari bulegora bertaratu dadin agiriak jasotzera, kasu honetan ere bere nortasuna egiaztatu beharko du aurretik.


 

HAUTESLEAK BOTOA DUTEN GUTUNAZALAK BIDALTZEA (KONGRESUA eta SENATUA)

 

Epea
2019ko urriaren 21tik azaroaren 6ra bitartean
LUZAPENA: 2019ko urriaren 21tik azaroaren 8ra bitartean

Hauxe da posta bidezko boto arrunta tramitatzeko azken fasea.

Hautesleak Kongresurako EAJ-PNVren boto orria (zuria) eta Senaturako paper bakarra (sepia) hartuko ditu. Senaturako paperean aldarrikatuta dauden alderdi eta koalizio guztiak agertzen dira eta x bat markatu beharko du EAJ-PNVren hiru hautagaien izenaren aurretik dagoen kutxatxoan. Ondoren, boto bakoitzari dagokion gutunazalean sartuko ditu ( Kongresurako zuria eta Senaturako sepia) eta itxi egingo ditu.

Jarraian gutunazalak hauteslearen errolda ziurtagiriarekin batera sartuko ditu botoa emateko dagokion mahaiaren helbidea duen gutunazalaren barruan.

Azkenik, hautesleak azken gutunazal hau presazko posta ziurtatuz bidaliko du 2019ko azaroaren 6a baino lehen (azken eguna); kontuan hartu behar da gutunazal honek ez duela frankeorik behar.

HOBETZEN LAGUN IEZAGUZU

Gardentasuna lehentasuna da EAJ-PNVrentzat eta zure ekarpenak behar ditugu esparru honetan aurrera egiten jarraitu ahal izateko.

Hemen klikatu, hobetzeko iradokizuna egiteko:

IRADOKIZUNA BIDALI