NOLA BOZKATU

GAIXO EDO EZINDUAK

2024ko EUROPAKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEETAN

BOZKATU
BOZKATU

MUGITZEKO GAIXOTASUNA EDO EZINTASUNA DUTEN PERTSONENTZAKO PROZEDURA

2024ko ekainaren 9an Europako Parlamenturako egingo diren hauteskundeetan posta bidezko botoa balia dezakete Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta dauden eta gaixotasunagatik edo ezintasunagatik botoa pertsonalki emateko ezintasuna duten hautesleek.

Posta bidez bozkatzeko modu hau LOREG-en 72. artikuluak arautzen du.


1
MEDIKUAREN EGIAZTAGIRIA

Hauteslea gaixorik badago edo ezintasunen bat badauka, Posta Bidezko Botoa eskatu behar da MEDIKUAREN EGIAZTAGIRI OFIZIALA aurkeztuz.

Egiaztagiri hau DOAKOA da eta MEDIKU batek izenpetu behar du. EZINTASUNAREN zioa azaldu behar du.


2
NOTARIOAK IZENPETUTAKO EGIAZTAGIRIA

NOTARIOA ezinduta dagoen pertsonaren ETXERA joango da zuzenean bozkatu ezin duela egiaztatzeko.

Notarioak NOTARIO-AHALORDEA izenpetuko du gure AHALDUNAREN izenean. Horren bidez POSTA BIDEZKO BOTOA ezinduta dagoen pertsonaren izenean eskatzeko gaitasuna aitortzen zaio.

Jatorrizko NOTARIO-AHALORDEA eta MEDIKUAREN EGIAZTAGIRIA , NOTARIOAREN ERREGISTROAN gordeko dira.

Notarioak MEDIKUAREN EGIAZTAGIRIAREN eta NOTARIO-AHALORDEAREN kopia egingo du gure AHALDUNARENTZAT.

Notarioari gutxienez 3 BAIMENDUTAKO KOPIA eskatu behar zaizkio Posta bidezko botoa tramitatzeko prozesuan arazorik egon ez dadin.

AHALDUN BAKOITZEKO, HAUTESLE BAKARRA.


3
INSKRIBATZE EGIAZTAGIRIA ESKATZEA

Eskaria gure AHALDUNAK egingo du. Posta bulegora joan beharko du eta bertan bere NAN agiria, PASAPORTEA edo GIDABAIMENArekin bere nortasuna egiaztatu beharko du. Bere nortasuna egiaztatuta, NOTARIOAREN AHALORDEA ETA MEDIKUAREN EGIAZTAGIRIA aurkeztu beharko ditu.

Eskabide orrian HAUTESLEAREN eta AHALDUNAREN datuak eman behar dira, eta ahaldunak agiriak jaso nahi dituen HELBIDEA adierazi beharko da.

EPEA
GUTUNAZALA BIDALTZEA

16

apirila

30

maiatza

Komenigarria da AZKEN EGUNERA ARTE EZ itxarotea


4
AGIRIAK JASOTZEA

Agiriak POSTA ZIURTATUZ jasoko dira Posta Bulegoan eskaria egitean esan den helbidean, eta ESKATZAILEAK BAINO EZIN DITU HARTU, bere nortasuna egiaztatuz.

Agiri hauen artean, prozesuari buruzko AZALPEN ORRIaz gain, ondorengoak sartzen dira:

  • ERROLDA EGIAZTAGIRIA
  • ALDERDI ETA KOALIZIO GUZTIEN BOTO ORRIAK.
  • BOZKATZEKO GUTUNAZALA
  • HAUTESKUNDE MAHAIAREN helbidea idatzita duen GUTUNAZALA

EPEA
JASOTZEA

20

maiatza

2

ekaina


5
BOZKATZEKO AGIRIAK DARAMATZAN GUTUNAZALA BIDALTZEA

HAUTESKUNDE MAHAIAren HELBIDEA idatzita duen GUTUNAZALEAN bidali behar dira:

  • BOTOA GUTUNAZALEAN SARTUTA
  • ERROLDA-EGIAZTAGIRIA

EPEA
GUTUNAZALA BIDALTZEA

20

maiatza

7

ekaina

Ekainaren 7ko 14:00etan


Informazio gehiago

900 840 384

Doako telefonoa