2026ko HAUTESKUNDE OROKORRETAN
POSTA BIDEZKO BOTOA EMATEKO PROZEDURA
Diputatuen Kongresurako eta Senaturako 2026ko azaroaren 29an egingo diren Hauteskundeetan botoa eman dezakete Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta dauden pertsona guztiek, bozketa egunean bozkatzea dagokien herrian egongo ez direla aurreikusten baldin badute.
Posta bidezko botoa eman dezakete, era berean, gaixotasunagatik edo nolabaiteko ezintasun fisikoagatik bozketa egunean hautestokira joaterik ez dutenek.
Eskari hau edozein POSTA BULEGOTAN egin daiteke. Eskatzaileak BERAK joan behar du posta bulegora bere NAN agiriarekin, PASAPORTEAREKIN edo GIDA-BAIMENAREKIN.
Posta bidezko botoa eskatzeak berez suposatzen du bozketa egunean ezin izango dela HAUTESTONTZIAN BOZKATU, nahiz eta azkenean botoa bidali ez.
EPEA
ESKATZEA
6
urria
19
azaroa
Komenigarria da AZKEN EGUNERA ARTE EZ itxarotea
Agiriak POSTA ZIURTATUZ jasoko dira Posta Bulegoan eskaria egitean eman den helbidean, eta ESKATZAILEAK BAINO EZIN DU JASO.
Agiri hauen artean, prozesuari buruzko AZALPEN ORRIaz gain, ondorengoak sartzen dira:
EPEA
JASOTZEA
9
azaroa
22
azaroa
MAHAIAREN HELBIDEA idatzita daukan GUTUNAZALEAN bidaltzen dira:
EPEA
GUTUNAZALA BIDALTZEA
9
azaroa
25
azaroa
Komenigarria da AZKEN EGUNERA ARTE EZ itxarotea