NOLA BOZKATU

GAIXO EDO EZINDUAK

2024ko EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEETAN

BOZKATU
BOZKATU

MUGITZEKO GAIXOTASUNA EDO EZINTASUNA DUTEN PERTSONENTZAKO PROZEDURA

2023ko uztailaren 23an Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetan posta bidez bozkatu ahal dute Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta dauden eta gaixotasunagatik edo ezintasunagatik botoa pertsonalki emateko ezintasuna duten hautesleek.

Posta bidez bozkatzeko modu hau LOREG-en 72. artikuluak arautzen du.


1
MEDIKUAREN ZIURTAGIRIA

Gaixotasun edo ezintasun kasua ematen baldin bada, Posta Bidezko Botoa eskatzea MEDIKUAREN EGIAZTAGIRI OFIZIALAREN bidez egiaztatu behar da.

Egiaztagiri hau DOAKOA da eta MEDIKU batek izenpetu behar du. EZINTASUNAREN zioa azaldu behar du.

EPEA
ESKATZEA

30

maiatza

13

uztaila

Komenigarria da AZKEN EGUNERA ARTE EZ itxarotea


2
NOTARIOAK IZENPETUTAKO EGIAZTAGIRIA

NOTARIOA ezinduta dagoen pertsonaren ETXERA joango da zuzenean bozkatu ezin duela egiaztatzeko.

Une horretan, notarioak NOTARIO-AHALORDEA izenpetuko du gure AHALDUNAREN izenean. Horren bidez POSTA BIDEZKO BOTOA ezinduta dagoen pertsonaren izenean eskatzeko gaitasuna ematen zaio.

Jatorrizko NOTARIO-AHALORDEA eta MEDIKUAREN EGIAZTAGIRIA , NOTARIOAREN ERREGISTROAN gordeko dira.

Notarioak MEDIKUAREN EGIAZTAGIRIAREN eta NOTARIO-AHALORDEAREN kopia egingo du gure AHALDUNARENTZAT.

Notarioari gutxienez 3 BAIMENDUTAKO KOPIA eskatu behar zaizkio Posta bidezko botoa tramitatzeko prozesuan arazorik egon ez dadin.

AHALDUN BAKOITZEKO, HAUTESLE BAKARRA.


3
INSKRIBATZE EGIAZTAGIRIA ESKATZEA

Eskaria gure AHALDUNAK egingo du. Posta bulegora joan beharko du eta bertan bere NAN agiria, PASAPORTEA edo GIDABAIMENArekin bere nortasuna egiaztatu beharko du. Bere nortasuna egiaztatuta, NOTARIOAREN AHALORDEA ETA MEDIKUAREN EGIAZTAGIRIA aurkeztu beharko ditu.

Eskabide orrian HAUTESLEAREN eta AHALDUNAREN datuak eman behar dira, eta ahaldunak agiriak jaso nahi dituen HELBIDEA adierazi beharko da.

EPEA
GUTUNAZALA BIDALTZEA

30

maiatza

13

uztaila

Komenigarria da AZKEN EGUNERA ARTE EZ itxarotea


4
BOZKATZEKO AGIRIAK JASOTZEA

POSTA ZIURTATUZ jasoko dira Posta Bulegoan eskaria egitean esan den helbidean, eta ESKATZAILEAK BAINO EZIN DU JASO, bere burua identifikatu ondoren.

Agiri hauen artean, prozesuari buruzko AZALPEN ORRIaz gain, ondorengoak sartzen dira:

  • ERROLDA EGIAZTAGIRIA
  • 2 GUTUNAZAL eta alderdi guztietako BOTO ORRIAK:
    • ZURIA KONGRESURAKO HAUTESKUNDEETARAKO
    • SEPIA SENATURAKO HAUTESKUNDEETARAKO
  • Eskatzaileak bozkatu beharko duen MAHAIAREN helbidea daraman GUTUNAZALA

EPEA
JASOTZEA

3

uztaila

16

uztaila


5
BOZKATZEKO AGIRIAK BARRUAN DARAMATZAN GUTUNAZALA HAUTESKUNDE MAHAIARI BIDALTZEA

Bidalketa edozein pertsonak egin dezake inolako akreditaziorik aurkeztu gabe. Dena dela, guztiz gomendagarria da AHALDUNAK Notarioaren ahalordearen kopia baimendua edo fotokopia arrunta gordetzea, dagokion Posta Bulegoan aurkezteko, hala eskatzen badiote.

MAHAIAREN HELBIDEA idatzita daukan GUTUNAZALEAN bidaltzen dira:

  • BOTO ORRIAK, bakoitza dagokion BOZKETA GUTUNAZALEAN (Kongresurako boto orria Kongresuaren gutunazalean , biak dira zuriak, eta Senaturako boto orria Senaturako gutunazalean, biak sepia kolorekoak).
  • ERROLDA INSKRIPZIO EGIAZTAGIRIA

EPEA
GUTUNAZALA BIDALTZEA

3

uztaila

20

uztaila

Komenigarria da AZKEN EGUNERA ARTE EZ itxarotea


Informazio gehiago

900 840 384

Doako telefonoa