NOLA BOZKATU

POSTA BIDEZKO BOTO ARRUNTA

2024ko EUROPAKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEETAN

BOZKATU
BOZKATU

POSTA BIDEZKO BOTOA EMATEKO PROZEDURA

2024ko ekainaren 9an Europako Parlamenturako egingo diren hauteskundeetan posta bidezko botoa balia dezakete Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta dauden pertsona guztiek, bozketa egunean bozkatzea dagokien herrian egongo ez direla aurreikusten baldin badute.

Posta bidezko botoa eman dezakete, era berean, gaixotasunagatik edo nolabaiteko ezintasun fisikoagatik bozketa egunean hautestokira joaterik ez dutenek.


1
INSKRIBATZE EGIAZTAGIRIA ESKATZEA

Eskari hau edozein POSTA BULEGOTAN egin daiteke. Eskatzaileak BERAK joan behar du posta bulegora bere NAN agiriarekin, PASAPORTEAREKIN edo GIDA-BAIMENAREKIN.

Posta bidezko botoa eskatzeak berez suposatzen du bozketa egunean ezin izango dela HAUTESTONTZIAN BOZKATU, nahiz eta azkenean botoa bidali ez.

EPEA
ESKATZEA

16

apirila

30

maiatza

Komenigarria da AZKEN EGUNERA ARTE EZ itxarotea


2
BOZKATZEKO AGIRIAK JASOTZEA

Agiriak POSTA ZIURTATUZ jasoko dira Posta Bulegoan eskaria egitean eman den helbidean, eta ESKATZAILEAK BAINO EZIN DU JASO.

Agiri hauen artean, prozesuari buruzko AZALPEN ORRIaz gain, ondorengoak sartzen dira:

  • ERROLDA-EGIAZTAGIRIA.
  • ALDERDI ETA KOALIZIO GUZTIEN BOTO ORRIAK.
  • BOZKATZEKO GUTUNAZALA
  • Eskatzaileak bozkatu beharko duen MAHAIAREN helbidea daraman GUTUNAZALA.

EPEA
JASOTZEA

20

maiatza

2

ekaina


3
BOZKATZEKO AGIRIAK DITUEN GUTUNAZALA MAHAIAREN HELBIDERA BIDALTZEA

MAHAIAREN HELBIDEA duen GUTUNAZALEAN ondorengoak sartu behar dira:

  • BOTO ORRIA, botoa emateko GUTUNAZALEAN sartuta.
  • ERROLDA-EGIAZTAGIRIA.

EPEA
GUTUNAZALA BIDALTZEA

20

maiatza

7

ekaina

Ekainaren 7ko 14:00etan


Informazio gehiago

900 840 384

Doako telefonoa