Udal, Foru eta Europako Parlamenturako Hauteskundeak 2019

Posta bidezko botoa

Ezagutzera eman

 

NORK ERABIL DEZAKE AUKERA HAU

 

Gaixoren bat edo ezintasunen bat izan ezkero,botoa emateko modua LOREG legearen 72 artikuluan zehazten da. Modu hau erabili ahal izango dute hauteskunde egunean gaixo edo ezintasunagatik ezin dutenean egin. Honakoak dira bete beharreko tramiteak:


 

HAUTESLEA GAIXO EDO EZINDURIK DAGOELA EGIAZTATZEA.

 

Prozedura hasi egiten da hautesle bat gaixorik dagoela edo hauteskunde egunean botoa emateko ezinduta dagoela ziurtatzearekin batera. Ziurtatze hau mediku-ziurtagiriaren bidez egiten da eta notario batek gaixoaren izenean jardungo duen hirugarren bati emandako ahalordeari erantsi beharko zaio gutunazalean.

1.1.- Mediku-ziurtagiri ofizial eta dohainekoa.

Gaixotasun edo ezintasun kasuan, posta bidezko botoa burutzeko eskakizuna ezinezko denean, mediku-ziurtagiriaren bidez egiaztatu behar da. Esandako egiaztagiria dohainekoa izango da beti eta Probintziako Medikuen Elkargoak emandako paper ofizialean eman ahal izango da edo bestela, araudiak ezarri dituen baldintzak betetzen dituen orri zurian.

Hauteskunde prozesua hasten denean, Alderdiko Herrialde Erakundeek Medikuen Elkargoei eskatuko dizkiete esandako mediku-ziurtagiriak.

1.2.- Notarioaren edo kontsulatuaren baimena: eskritura publikoa.

Medikuak mediku - ziurtagiria eman ostean, notarioa gaixo edo ezinduaren etxera joango da,haren egoera egiaztatzeko eta botoa emateko ezinduta dagoela ziurtatzeko.

Baiezko kasuan, notarioak hirugarren baten aldeko eskritura publikoa egiten badu,azken honi emango dio gaixo edo ezinduaren izenean posta bidezko botoa tramitatzeko eskumena.Kontuan hartu beharra dago gaixo edo ezindu bakoitzak pertsona bakar bati baino ezin diola ahalmena eman, eta ahaldun bakoitzak gaixo edo ezindu bakarra ordezka dezakeela.

Garrantzizkoa:
Notarioen Araudian ezarritakoaren arabera, eskritura publikoaren originala eta mediku-ziurtagiri originala notarioaren erregistroan gordeko dira eta honek baimendutako kopia emango dio- edo kopia batzuk hala eskatu ezkero- ahaldunari. Posta bidezko botoa tramitatzerakoan arazorik gerta ez dadin, notarioari eskatu behar zaio baimendutako kopia bat baino gehiago egin dezala edo ahaldunari baimendutako kopiaren kopiak egin ditzala, eta kopia hauek hiru izango dira (3).

Halaber eta Hauteskunde Batzorde Zentralak 1994ko maiatzaren 12an hartutako erabakiaren arabera, baliagarriak dira era berean notarioak egindako eskritura publikoaren fotokopiak ere.

Horrez gain, LOREG legearen 72. c) artikuluan ezartzen denaren arabera, posta bidezko botoa tramitatzeko orduan,iraungita dagoen Nortasun Agiri Nazionalaren balioaren gaineko galdera eginda, Hauteskunde Batzorde Zentralak 2008/02/14 datan izandako bileran erabaki du, bozketa emateko hautesleen identifikaziorako, hautagaiak aldarrikatzeko hautetsien aurkezpenera begira eta bestelako hauteskunde jardueretan, NAN agiri hori onartu beharko dela, nahiz eta agiria bera iraungita egon.


 

ERROLDA AGIRIA ESKATZEA

 

Epea
2019ko apirilaren 2tik maiatzaren 16ra bitartean

Prozedura honetako bigarren fasea, aurreko kasuan gertatzen den bezala, edozein posta bulegotan egin beharreko errolda inskripzioaren eskabidea egitea da.

Era hau berezia da eskabideak ahaldunak egiten duelako eta eskritura publikoaren baimendutako kopiarekin batera mediku-ziurtagiria eransten zaiolako Hautesle Errolda Bulegoaren Probintzia Ordezkaritzari egindako eskabide inprimakiari.

Ahaldunak eskabide inprimakia betetzen duenean, hauteslearen izena eta helbidea hauteskunde agiriak bidaltzeko helbidea eta jasotzeko baimena izango duenaren izena eta helbidea eman beharko ditu.

Beraz,errolda ziurtagiria eskatzeko inprimakia betetzerakoan hauteslearen beraren helbidea edo baimendutako - ahalduna- pertsonaren helbidea eman ahal da.


 

HAUTESKUNDE AGIRIAK JASOTZEA

 

Aurreko fasean eskabide orrian hauteskunde agiriak jasotzeko, ahaldunaren helbidea eman baldin bada, azken hauteskunde prozesuetan ikusi egin da Hautesle Errolda Bulegoaren Probintzia Ordezkaritzek agiriak hauteslearen izenean eta ahaldunaren helbidera bidali dituztela eta horrela arazo bat baino gehiago gertatu direla, besteak beste, postariek hauteskunde agiriak uzteari ezetza ematea.

Disfuntzio hauek konpondu ahal dira ahaldunaren postontzian hautesle gaixoaren izena ere idaztearekin, eta kontuan izanik ahaldunek notarioaren idazkiaren kopia bat edo bere nortasuna egiaztatzeko fotokopiak eta hautesle gaixoaren ahalduna dela ziurtatzeko agiria gorde behar dutela, hauteskunde agiriak eramango dituen postariari edo Posta Bulegoan bertan erakusteko.


 

HAUTESLEAK BOTO ORRIA BIDALTZEA

 

Epea
2019ko maiatzaren 6tik22ra bitartean
LUZAPENA: 2019ko maiatzaren 6tik 24ra bitartean

Fase honetan prozedura posta bidezko botoa emateko aurreikusita dagoen berbera da, beraz igorketa edozein pertsonak egin ahal du eta ez du inolako baimenik erakutsi behar.

Hala eta guztiz ere, guztiz gomendagarria da ahaldunak notarioaren agiriaren beste kopia izatea prozesu honen azken fasea tramitatuko den Posta Bulegoan erakusteko.

GARRANTZIZKO OHARRA: LEGEEN ARABERA EZ GAITZE EBAZPENEN BIDEZ EZGAITUTAKO PERTSONEK EZIN DUTE BOTOA EMAN, ETA PERTSONA HORIEN IZENEAN AURKEZTEN DEN BOTOA EMATEKO ESKAKIZUNAK BERAREKIN DAKAR EPAITEGIAREN ALDETIK ZIGOR BIDEZKO DILIGENTZIAK HASTEA, KASU BAKOITZEAN GERTATU DENA ARGITZE ALDERA.

HOBETZEN LAGUN IEZAGUZU

Gardentasuna lehentasuna da EAJ-PNVrentzat eta zure ekarpenak behar ditugu esparru honetan aurrera egiten jarraitu ahal izateko.

Hemen klikatu, hobetzeko iradokizuna egiteko:

IRADOKIZUNA BIDALI