Udal, Foru eta Europako Parlamenturako Hauteskundeak 2019

Posta bidezko botoa

Ezagutzera eman

 

NORK ERABIL DEZAKE AUKERA HAU

 

Botoa emateko modu hau Hauteskundeen Araudi Orokorreko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 74.artikuluak arautzen du eta 605/1999 Errege Dekretuak,apirilaren 16koak, garatuta dago. Dekretu honen bidez ezartzen da hauteskunde prozesuen arautze osagarria.

Hain zuzen ere, esandako Errege Dekretuaren 9.artikuluak ezartzen du zein diren botoa emateko modu hau aplikatzeko eremua eta azpiegitura materiala.

A) RD 605/1999 Aplikatzeko pertsona eremua.

Botoa eman ahal izango du arestian azaldutako eran (oinarrizko eskubidea) Armadako, Merkataritza itsaskietako edo alturako arrantzako ontzietako langileriak; beti ere ontziek Estatuko bandera badute eta hauteskunde deialditik hauteskunde egunera arte itsasoan izanik Estatuko eta aurretik ezagutzera emandako Estatuko portuetan porturatu behar badu.

B) RD 605/1999 Prozeduraren nondik norakoak.


 

ERROLDA AGIRIA ESKATZEA

 

Epea
2019ko apirilaren 2tik maiatzaren 16ra bitartean

Errolda agiria eskatzekoa interesatua izena emanda dagoen Hauteskunde Errolda Bulegoko probintziako Delegazioan egin ahal izango da, posta bidezko boto arrunta egiteko egin behar den moduan. (Epea: 2019ko apirilaren 2tik maiatzaren 16ra bitartean)

Ontziratuta dagoen langileriak botoa emateko prozeduraren berezitasunak honakoak dira:

a) Eskabide hau Irrati-telegrafiaz egin behar da.

b) Mezuan honako informazioa eman beharko da:

  • Eskatzailearen izena eta bi abizen;
  • NAN zenbakia edo atzerriko txartelaren zenbakia;
  • Jaiotze data;
  • Jaiotze probintzia eta udalerria;
  • Hauteskunde erroldan izena emanda dagoen erresidentzia udalerria;
  • Etxebizitza duen kalea eta zenbakia;
  • Ontziratuta dagoen itsasontziaren izena;
  • Ontzia porturatuko den portuak eta porturatze data zehatzak;
  • Eta, hauteskunde agiriak beste ontzi baten bitartez jaso ahal izan ezkero, ontzi-jabearen izena edo bidalketa egiteko ontziaren izena eman beharko da.

c) Irrati-telegrafia zerbitzuak bideratutako eskabidea Hauteskunde Erroldaren Probintziako Delegaziora bidaliko da.

d) LOREG legearen 72 artikuluaren a) eta b) paragrafoetan aurrez ikusitako ondorioz, ontzietako irrati - telegrafia zerbitzuek posta zerbitzuko bulego izaera izango dute.

e) Komandante eta kapitainek edo eskumena ematen zaien ofizialek eskabidea hartzeko funtzionario izaera izango dute.


 

AGIRIAK HAUTESLEARI BIDALTZEA

 

Epea
2019ko maiatzaren 6tik 19ra bitartean

Hauteskunde Erroldako Probintziako Delegazioak interesatuaren inskripzioa egiaztatzen duenean hartutzat emango du eskabidea eta LOREG legearen 73.2 artikuluan zehazten diren agiriak bidaliko ditu:

a) Portua

b) edo, kasuan kasu, hautesleak esandako ontzi-jabea edo ontzia eta bere izenean.


 

HAUTESLEAK BOTO ORRIA DUEN GUTUNAZALA BIDALTZEA

 

Epea
2019ko maiatzaren 22ra arte
LUZAPENA: 2019ko maiatzaren 24ra arte

Hautesleak beharrezko agiriak hartzen dituenean, ziurpeko posta urgentearen bidez bidaliko du boto orritxoa duen gutunazala boto emateko dagokion mahaiaren helbidera ontzia porturatu den edozein portutik LOREG legearen 73.3.legean ezarritakoaren arabera.

GARRANTZITSUA:
Ontziratutako pertsonek posta bidezko botoa eskatzeko agiria irrati-telegrafiaz bidali beharrean fax edo posta elektronikoz bidaltzea legezkoa ote den jakiteko egin den galderaren inguruan, hauteskunde prozesuak arautzeko apirilaren 16ko 605/1999 Errege Dekretuak ezartzen du, Armadako, Merkataritza itsaskietako edo alturako arrantzako ontzietako langileek ezin dutenean irrati telegrafia bidez LOREG legearen 72 artikuluak aipatutako eskaria bidali apirilaren 16ko 605/1999 Errege Dekretuaren 9. artikuluak esaten duenaren arabera, onartu egingo da posta elektronikoz edo fax bidez eginiko bidalketa, prozedura hauek ez dituztelako hauteskunde bermeak murrizten eta hauek onartzean eraginkorrago egiten duelako ontziratutako langileek botoa emateko duten eskubidearen egikaritza.

HOBETZEN LAGUN IEZAGUZU

Gardentasuna lehentasuna da EAJ-PNVrentzat eta zure ekarpenak behar ditugu esparru honetan aurrera egiten jarraitu ahal izateko.

Hemen klikatu, hobetzeko iradokizuna egiteko:

IRADOKIZUNA BIDALI