Hauteskunde Orokorrak 2019

Posta bidezko botoa

Ezagutzera eman

 

NORK ERABIL DEZAKE AUKERA HAU

 

Arreta berezia merezi dute egoiliar absente izeneko egoeran egon gabe, aldi baterako atzerriko herrialdean bizi direla hauteskunde prozesu bat gertatzen den momentu berean.

Abenduaren 7ko 1621/2007 errege dekretuak berrikuntza nabarmenak sartu ditu kasu honetan, esandako egoeran dauden pertsonen botoa emateko eskubidearen inguruan. Beraz, pertsona hauek botoa emateko eskubidea izango dute 2019ko azaroaren 10ko hauteskundeetan.

Hauteskunde deialdiaren ostean (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2019ko irailaren 24koa) Kanpo Gaietarako eta Lankidetza Ministerioaren web orrialdetik jaitsi ahalko den inprimakia izango da hautesleak bete beharko duen eskari orria. Inprimaki honen bidez dagokion Hauteskunde Errolda Bulegoan eskatu beharko du botoa emateko eskubidea, eta honekin batera eman beharko ditu 2019ko azaroaren 10an botoa eman ahal izateko agiri guztiak.

Prozedura honen bidez botoa emateko aukera izango dute aldi baterako eta Hauteskunde deialdia egin ostean (2019ko irailaren 24) Espainiar estatutik kanpo dauden eta bozketa egunean kanpoan egongo diren hautesleek. Horretarako ere, kontsulatuaren erroldan “ez egoiliar” gisa egon beharko dute.

Behin eskaria eginda, ezin izango da pertsonalki botoa eman.


 

ESKARIA

 

Epea
2019ko irailaren 24tik urriaren 19ra bitartean

Eskaria aurkezteko inprimakia Karrerako Kontsulatuen bulegoetan edo Enbaxadako Kontsulatuetan har daiteke edo zuzenean jaitsi Kanpoko Gaietarako eta Lankidetza Ministerioaren web orrialdetik www.maec.es (agiria nolakoa den erakusteko, txosten honi erantsita ematen dugu antzeko bat).

Eskaria, hauteslea erroldatuta dagoen Hautesle Errolda Bulegoaren Probintzia Ordezkaritzara bidali beharko da.

Deialdia egiten denetik aurrera, hau da, martxoaren 5tik 30ra bitartean egin daiteke eskaria.

Dena dela, eskaria albait arinen egitea gomendatzen da.

ESKARIA AURKEZTEKO TOKIA

Eskaria ondo beteta eta izenpetuta, Karrerako Kontsulatuaren bulegoan edo Enbaxadako kontsulatuan eman beharko da. Kontsulatuko funtzionarioak hautesleari eskatuko dio bere nortasuna egiazta dezan NAN edo Espainiar Pasaporte bidez eta egiaztatuko du Kontsulatuko Matrikulan dagoela "ez egoiliar" gisa. Horrekin batera egiaztatuko du izenpea.

Karrerako Kontsulatu bulegoa edo Enbaxadako kontsulatuak eskaria jarraian bidaliko dio eskaria dagokion Hauteskunde Erroldaren Probintziako Bulegoari.


 

AGIRIAK HAUTESLEARI BIDALTZEA

 

Epea
2019ko urriaren 21ra arte ( Hautagaitzak aurkatuko balira, epea urriaren 29ra arte luza liteke)

Dagokion hautesle Errolda Bulegoaren Probintzia Ordezkaritza hauteskundeetarako agiriak bidaliko ditu 2019ko urriaren 21ra arte ( Hautagaitzak aurkatuko balira, epea urriaren 29ra arte luza liteke) . Bidalketa , eskarian adierazitako helbidera egingo da eta eskatzailearen izenari zuzendua.

Pertsona interesdunak sinatu beharko du pertsonalki agiriak hartzen ditueneko egiaztagiria eta lehenago egiaztatu beharko du bere nortasuna.


 

HAUTESLEAK BOTO ORRIA BIDALTZEA

 

Epea
2019ko azaroaren 5a baino lehen

Agiri guztiak jasota, hautesleak hauteskunde mahaira zuzendutako gutunazalean honako agiri hauek sartuko ditu:

  • Errolda egiaztagiria.
  • Boto orriak dituzten boto gutunazalak (Kongresua-Senatua) eta boto orriak (Kongresua-Senatua).
  • Bidalketa gastuak itzultzeko inprimakia beteta.

Botoa posta ziurtatuz bidali beharko da 2019ko azaroaren 5a baino lehen.

Botoa balioduna izan dadin, gutunazalean agertu behar da dagokion Herrialdeko posta bulegoaren zigilu-marka edo inskripzio ofiziala, bidalketa epe barruan egin dela egiaztatzeko.

HOBETZEN LAGUN IEZAGUZU

Gardentasuna lehentasuna da EAJ-PNVrentzat eta zure ekarpenak behar ditugu esparru honetan aurrera egiten jarraitu ahal izateko.

Hemen klikatu, hobetzeko iradokizuna egiteko:

IRADOKIZUNA BIDALI