2024ko EUROPAKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK

POSTA BIDEZKO BOTOA

EAJ-PNVk lagun diezazuke 2024ko ekainaren 9an egingo diren Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan bozkatzen.

OHAR GARRANTZITSUAK


Hauteskunde Batzorde Zentralak adostu du posta bidezko botoa emateko epea luzatzea 2024ko ekainaren 7an 14:00ak arte, posta bulegoen ohiko ordutegi barruan.

KONTU BERRI GARRANTZITSUA


2023ko ekainaren 9tik aurrera BAIMENA ESKATZEN DA beste pertsona batek botoa pertsonalki eman ezin duen hautesle baten boto-agiriak aurkezteko.

Posta bidezko botoa eskatu zuen hauteslea ezin bada posta-bulegora joan boto-agiriak ematera, baimena eman beharko du bere izenean beste pertsona batek entrega dezan. Hautesleak sinatu beharko du baimena, eta nortasun-agiri nazionalaren, pasaportearen edo beste identifikazio-agiri ofizial baten fotokopia erantsi beharko zaio. (5/2023 Jarraibidea, ekainaren 8koa, Hauteskunde Batzorde Zentralarena, Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 73.3 artikuluaren interpretazioari buruzkoa, posta-bulegoetan posta bidezko botoaren dokumentazioa entregatzean hauteslearen identifikazio pertsonala eskatzeari dagokionez. BOE, 137. zk., 2023ko ekainaren 9koa).


Bozkatzeko modalitatea aukeratu eta botoa eskatzeko eta bidaltzeko datak eta epeak esango dizkizugu.

Informazio gehiago

900 840 384

Doako telefonoa