2026ko HAUTESKUNDE OROKORRAK

POSTA BIDEZKO BOTOA

EAJ-PNVk lagun diezazuke 2026ko azaroaren 29an egingo diren Hauteskunde Orokorretan bozkatzen.

Posta bidezko botoa eskatzeko epea zabalik dago.

KONTU BERRI GARRANTZITSUA


2023ko ekainaren 9tik aurrera BAIMENA ESKATZEN DA beste pertsona batek botoa pertsonalki eman ezin duen hautesle baten boto-agiriak aurkezteko.

Posta bidezko botoa eskatu zuen hauteslea ezin bada posta-bulegora joan boto-agiriak ematera, baimena eman beharko du bere izenean beste pertsona batek entrega dezan. Hautesleak sinatu beharko du baimena, eta nortasun-agiri nazionalaren, pasaportearen edo beste identifikazio-agiri ofizial baten fotokopia erantsi beharko zaio. (5/2023 Jarraibidea, ekainaren 8koa, Hauteskunde Batzorde Zentralarena, Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 73.3 artikuluaren interpretazioari buruzkoa, posta-bulegoetan posta bidezko botoaren dokumentazioa entregatzean hauteslearen identifikazio pertsonala eskatzeari dagokionez. BOE, 137. zk., 2023ko ekainaren 9koa).


Informazio gehiago

900 840 384

Doako telefonoa